Aritzbatalde kiroldegian egingo dituzte asteburuko kontzertuak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uztailaren 17a

Agendako ekitaldiak egokitu ditu Zarauzko Udalak, eta asteburuan ez da Munoan kontzerturik izango.

Gari&Maldanbera eta Anari taldeen kontzertuak Munoan egitekoak ziren gaur eta igandean, baina koronabirusaren inguruko azken egunetako berriak direla eta, udalak kontzertu horiek kiroldegira lekualdatzea erabaki du.

Ez dute bestelako aldaketarik iragarri. Alegia, 20:00etan hasiko dira kontzertuak, eta bertaratzeko doako gonbidapena hartu beharko da Modeloko lehiatilan, 18:00etatik aurrera.

Bestalde, jakinarazi dute bertan behera geratu dela gaurko Iñurritza biotopoko irteera gidatua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide