Pertsona bat atxilotu dute bi kilo marihuana eta kilo erdi haxix edukitzeagatik

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uztailaren 16a

40 urte inguruko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo goizean Mitxelena kalean.

Atzo goizeko 11:00ak aldera, Ertzaintzak 40 urte inguruko gizonezko bat atxilo hartu zuen kotxean bi kilo marihuana eta kilo erdi haxix zeuzkalako.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, patruila batek "hiru kotxe susmagarri" ikusi zituen aparkaturik Mitxelena kaleko parking batean. Bertan zeuden pertsonak identifikatu eta miatu zituzten. Horietako bati marihuana poltsa bat eta 400 euro inguru aurkitu zizkien gainean, eta autoa miatzeari ekin zion Ertzaintzak. Ibilgailuaren atzealdean, kirol-poltsa baten barruan, bi kilo inguru marihuana eta kilo erdi haxix aurkitu zituzten. Gizonezkoa atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako delitua egotzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide