Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak plazaratu berri duenez, neurri bereziak hartuko dituzte ostalaritzan Zarautzen, atzo udalak iragarri zituenak baino murriztaileagoak. Bihartik aurrera, tabernetan edukieraren erdia soilik sartu ahalko da, 23:30erako itxi beharko dituzte ostalaritza establezimendu guztiak eta ezingo dute barran zerbitzatu. Neurriak eragina izango du elkarte gastronomikoetan ere.
Gaineratu dute oraingoz bertan behera geratuko direla festa ospakizunak eta bestelako ekitaldiak. Oraingoz, udalak soilik adierazi du bertan behera geratu dela biharko aurreikusita zegoen biotopoko irteera.
Probak egiteko deialdia
Osasun Sailak eskatu die momentuz etxean geratzeko Zarautzen uztailaren 8 eta 12 bitartean ikasturte amaierarekin lotutako ospakizunen batean izan zirenei. Horrez gain, arrisku taldeetako pertsonekin harremana saihesteko gomendatu diete, eta beren osasun zentrora deitzeko, PCR proba egin dezaten.