[BIDEOA] Xabier Txurruka Zarauzko alkatearen adierazpenak Talai Mendin jazotakoaz

Maialen Etxaniz 2020ko uzt. 15a, 22:22

Joan zen astean Zarauzko Talai Mendi kanpinean egon ziren bi bezerok positibo eman dute COVID-19aren PCR testean. Hori dela eta, kanpina itxi dute gaur, eta arratsaldean zehar PCR testak egin dizkiete bertan zeuden bezeroei.  

Ikusmin handia sortu da Talai Mendi inguruan, eta Xabier Txurruka Zarauzko alkateak gertatuari buruzko adierazpenak egin ditu. Txurrukak kezka agertu du egoeraren aurrean. Dena den, azpimarratu du azkar hasi direla bezeroei PCR probak egiten. Zentzu horretan, Osasun Sailaren lana eskertu du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide