Euskadiko txapelketara sailkatu da Zarautz Babyauto

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 16a, 09:00

Gipuzkoako Txapelketan laugarren postua eskuratuta, hilaren 31n Lekeition jokatuko den Euskadiko Txapelketan ariko da Enbata.

Gipuzkoako traineru txapelketa jokatu da asteazken arratsaldean Orion, ikusleei ateak itxita. Ez ohiko eta agian aurrerantzean ikusiko den irudia utzi du estropada saioak: zuzendaritzako kideez eta lehorrean geratu diren arraunlariez gain, ez zegoen inor kofradian, kazetari pare bat baino ez. Arraunzaleek Itxaspe eta Molarri aldera jo behar izan dute hala moduz arraunaz gozatzeko, baina batzuk animatu dira estropada itsasotik jarraitzera, piraguan edota txalupan joanda.

Laugarren txandan irten da Zarautz Babyauto, lehen kaletik; bigarrenetik Hondarribia, hirugarrenetik Orio eta laugarrenetik Donostiarra. Euskol Label Ligako oilar handienekin aritu da lehian, beraz. Lehen erdian eutsi ahal izan dio estropadari, baina Gaizka Garmendia patrontzan zuen ontziak lehen ziabogarako galduak zituen hamar segundo Oriorekiko. Ordutik atzetik joan da Enbata, baina aurreko txandetako denbora guztiak hobetzen.

Modu berean amaitu da estropada. Azkarrena izan da Hondarribia 20:28ko denbora markatuta; atzetik Donostiarra, sei segundora; eta hirugarren Orio, ia hamaika segundo galduta. Zarautz Babyauto 58 segundora geratu da.

Hona hemen sailkapen osoa:

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide