Aizpuru-Iruretagoiena eta Iraola-Manterola bikoteak sailkatu dira finalerdietara

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uztailaren 15a

Asteartean hasi da emakumezkoen XII. Paleta Txapelketa, Frontoi Txikin. Bi partida jokatu dira, eta ostegunean jarraituko du txapelketak, beste bi norgehiagokarekin.

Dozenaka lagun bildu dira Frontoi Txikin, distantzia mantenduta eta musukoarekin, Zarautz Kirol Elkarteko Pilota Sailak antolatutako emakumezkoen XII. Paleta Txapelketaren lehen jardunaldian. Bi partida jokatu dira 18:30etik hasita, 30 tantora. Lehen partidan, Mireia Aizpuru eta Jone Iruretagoiena aise nagusitu dira June Agirrezabalaga eta Leire Merketegiren aurka, 7-30; eta, ondoren, Saioa Iraola eta Maialen Manterolak 19-30 irabazi diete Karmele Martinez eta Jone Azkoagari. Bikote irabazlearen ustez, "espero baino partida gogorragoa" izan da.

Bi bikote irabazleek datorren astean jokatuko dute elkarren aurka, finalerditan. Aurrez, ostegunean, beste bi final laurden jokatuko dira. Finala uztailaren 23an izango da, Frontoi Txikin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide