Gaurtik aurrera zabalik egongo da Aritzbatalde kiroldegian pisu librearen eremua, fitness aretoan. Erabilgarri egongo dira pisu libreko aparatuak berriro, eta horretarako espazioa mugatu eta erabilera egokitu dute. Erabiltzaileek arau batzuk bete beharko dituztela jakinarazi du udalak: maskara jantzit izan behar da jarduera hasi arte, eskuak hidrogelaz desinfektatu behar dira, toaila handia eta ur botila eraman behar dira eta materiala erabili ostean desinfektatu eta dagokion tokian utzi behar da.
Erreserba www.kirola.zarautz.eus helbidean egin daiteke, eta ordua baino hamabost minutu lehenago hurbildu behar da kiroldegira. Argibide gehiagorako 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu daiteke, edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi.