Haur bat motor batek zaurituta eraman berri dute, 15:40 aldera, anbulantzian ospitalera Abendañotik. Gureak enpresaren parean gertatu da istripua; anbulantziakoek errepidean bertan artatu dute zauritua. Dena den, informazio zehatzik ez dago oraindik, ez Ertzaintzak ez Udaltzaingoak ez daukalako daturik momentuz.