EAJk eskerrak eman dizkie babesa eman dioten zarauztar guztiei

Zarauzko Hitza 2020ko uztailaren 13a

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak jakin ostean, Zarauzko EAJ alderdiak emaitzen balorazio oso positiboa egin du.

Uri Buru Batzarrak, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkie zarauztarrei, berriz ere alderdiarengan jarritako konfiantzagatik. "Herriarentzat lanean jarraituko dugu. Iñigo Urkullu Lehendakaria buru, Euskadi zutik jartzeko lanean jarraituko dugula argi daukagu", adierazi dute jeltzaleek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide