Atzo, 7. postuan sailkatuta, gaur bigarren txandan arraunean egin du Zarautz Babyauto taldeak Zierbenan. Petronor Bandera izan dute jokoan arraun elkarteek, eta Zarautzek aurkari indartsuak izan ditu bere txandan, Urdaibai, Zierbena eta Cabo, hain zuzen ere.
Bizkaitarrak hasieratik estropadaren buruan jarri dira, eta alde egin dutenez, zarauztarrek burua hotz mantendu behar izan dute eta beren estropada egin, Cabo erreferentziatzat hartuta. Azkenean, Enbata bigarren txanda irabazi duen Zierbenarengandik 39ra segundora sailkatu da.
Hirugarren txandan aritu den Hondarribiak irabazi du Petronor Bandera, eta Zarautz 12.na izan da estropadako sailkapen nagusian. Bestalde, ligako sailkapenean 11.na da Zarautz Babyauto.