Gari Uranga entrenatzaileak hainbat aldaketa egin ditu gaur traineruan; besteak beste, duela hamar urteko eskifaian goi mailan aritu zen Eki Illarramendi arraunlari beteranoa estribor hanketik jarri du zarauztarrak. Eta badirudi asmatu duela, Zarautz Babyautok estropada ona egin baitu gaur Donostian. 2. sailkatu da hirugarren txandan, eta 7.na izan da sailkapen nagusian
Lehia estua jokatu dute Lekittarrak eta Zarautzek estropada osoan zehar; arraunlariek haizea eta itsaso nahasia topatu dituzte estropada eremuan, baina ederki eutsi dio herriko traineruak. Estropadaren buruan jarri den Lekittarraren pare-parean ibili da 2-3 segunduko tartea mantenduz.
Azken luzean, ordea, poparean hainbat arazo izan dituzte korrontearen eta olatuen indarrari aurre egin eta traineruari zuzen eusteko, eta segundutxo batzuk galdu dituzte ahalegin horretan. Dena dela, bigarren sailkatu da Zarautz Eusko Label Ligako hirugarren txandan, eta 7.na izan da sailkapen nagusian.
Bestalde, Zarautz Babyauto taldeko patroi Aitzol Garrok patroi onenaren maillota ere jaso du gaurko estropadan.
Estropadako sailkapen nagusia
B ontzia hamargarren
KAE 2 ligan, berriz, Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XIV. bandera izan zen jokoan. Aurten debuta egin duen Zarauzko B ontziak parte hartu zuen estropada honetan. Ez zuen egunik onena izan zen, eta hamargarren izan ziren, azken aurrekoak.
Hemen estropadako denborak.