PP-Csko hautagaiak Zarautzen izan dira Pablo Casadorekin

Aritz Mutiozabal

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gainean diren honetan, kanpaina ekitaldiak nonahi ari dira egiten. PP-Cs koalizioak, esaterako, Donostian egin du gaur goizean berea, eta, bertan, hautagaiekin batera, PPko presidente Pablo Casado izan da. Arratsaldean, Zarauzko Munoa plazan izan dira, besteak beste, Casado bera eta Gipuzkoako zerrendaburu Muriel Larrea eta bigarren hautagai José Luis Arrue, eta malekoitik paseatu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide