Lekuz aldatuko dituzte hainbat hauteskunde mahai, segurtasun neurriak bermatzeko

Amaia Urbieta Arruti

Igande honetan izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta egungo egoera berezia dela eta, hainbat hauteskunde mahai lekuz aldatu dituzte, segurtasun baldintzak ondo bete ahal izateko.

Hautesle guztiei eskatu die udalak errolda-txartela gorde dezatela, bertan agertzen baita hauteskunde mahai bakoitzeko informazio xehea. Hala, jendea pilatzea saihestu eta hautesleen arteko tartea mantentzea erraztu nahi dute.

Jakinarazi dutenez, botoa normalean Lizardi Institutuan ematen duten hautesleek oraingoan institutuaren alboko pabilioi berrian eman beharko dute. Ikastolan bozkatzen dutenek, berriz, ikasgeletan bozkatu beharrean, ikastetxearen gimnasioan emango dute botoa. Bestalde, Orokieta ikastetxeko hautesleek ikasgeletan bozkatu beharrean, patioko pilotalekuan bozkatuko dute. Gainerako hauteslekuetan ez da aldaketarik izango.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide