Irekita dago datorren denboraldian saskibaloian aritzeko aurre izen ematea

Zarauzko Hitza 2020ko uztailaren 6a

Argazkia: ZAST

2012an edo aurretik jaiotakoek eman dezakete izena. Uztailaren 13ra arte dago irekita behin-behineko izen ematea, eta horren ondoren irekiko da behin-betikoa.

ZAST dagoeneko 2020/2021 denboraldiari begira jarri da. Behin-behineko izen emateak ireki dituzte; uztailaren 13ra bitartean eman ahal izango da. Data horren ondoren hasiko da behin-betikoa.

Beste urtetan bezala, izen ematea bi ataletan bereizita dago. Bata ZAST Eskola da, 2009 eta 2012 urteen artean (biak barne) jaiotako gazteei zuzendua dago; eta, bestea, 2008 baino lehenagokoentzat. Bi esteka horietan lor daiteke informazioa gehiago, baita izen ematea egin ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide