Gaurkoan ere hamaikagarren bukatu du Enbatak

Zarauzko Hitza 2020ko uzt. 5a, 14:41

Enbata trainerua. (Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Ligal)

Estropadari gogotsu ekin badiote ere, hirugarren luzetik aurrera ezin izan du aurkarien erritmoa jarraitu. Eusko Label ligako sailkapen orokorrean azken postua kokatu da.

Zarautzek ez du egun ona izan Coruñako Banderaren bigarren saioan. Atzo bezala gogotsu uretaratu dira Gari Urangaren mutilak, eta lehen bi luzeetan Kaikuri eta Aresi eusteko gai zirela erakusten ari baziren ere, hirugarrenera bete egin dira. Hortik aurrera ezin izan diote aurkarien erritmoari eutsi, eta aldeak handitzera jo dute.

Azkenean, beraien txandako laugarrenak izan dira, 21:24,14koarekin; Ondarroak irabazi du, bigarren Ares izan da eta hirugarren Kaiku. Gaurko estropadan, atzo bezala, hamaikagarren izan da; ezustekoa emanez, Hondarribiak egin du jardunaldiko denborarik okerrena. Gainerakoan, Eusko Label ligako sailkapen orokorrean azken postuan dago Zarautz 4 punturekin.

Oso denbora tarte estuagatik irabazi dute Orioko gizonezkoek Bandeira Cidade da Coruñako bigarren jardunaldiko estropada, 20:45,44ko denborarekin. Donostiarrak oriotarren denbora bera egin du, baina 10 milaren-segundo eskas gehiago behar izan du, eta hirugarren sailkatu den Santurtzik segundo bat gehiago egin du. Bandera, ordea, Santurtzik bereganatu du, atzoko aldea baliatuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide