Dantza garaikideak hartu zuen atzo arratsean Munoa plazaren erdigunea. Hiru pieza labur ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek: Amaia Elizaranek Pool koreografia eskaini zuen Xabier Zeberio musikariarekin batera; Myriam Perez Cazabonek Nere azalean arrotz eraman zuen; eta Lasala taldeak, berriz, Fight.