Bertsoa: 'Asmakizuna VII (Funtsezko Usadioak Talde Bakoitzaren Oinarrian Lantzen Aritu)'

Zarauzko Hitza 2020ko uztailaren 5a

Inaxio Uria 'Isasti'-k zazpigarren bertso-asmakizuna bidali du HITZAra, Habanera doinuan sortua.

Goi mailan dauden izarrek
osatzen dute gutuna
Donostian udaltzaina
da talde arduraduna
Berritxukoak zaintzen du
gogo biziz osasuna
Zaldibarko zelaizainak
ipurua du kutuna
Agerretarrak omen du
Andaluzian ituna
Beste bien ezaugarri
abizen berdintasuna
Aurkari izanagaitik
sortzen da elkartasuna
Ama hizkuntza euskara
da seirak batzen dituna

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide