Hika Teatroaren 'Tonbola' ikusteko aukera izango da bihar

Zarauzko Hitza 2020ko uztailaren 4a

Hika Teatroak gaur estreinatuko du Tonbola ikuskizuna Errenterian, eta bihar Zarauzko Munoa plazan aurkeztuko du. Agurtzane Intxaurragaren azken obrak Europako egoera du hizpide: antzerki soziopolitikoa da, eta salaketa du helburu. Horretarako, aurrez aurre jarriko ditu Eurovision jaialadia eta errefuxiatuen egoera.

Emanaldia Munoa plazan izango da, 20:00etan hasita, eta sarrerak bi ordu lehenago hasiko dira banatzen Modelo aretoko txarteldegian; pertsonako lau sarrera banatuko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide