EH Bilduren kanpainako ekitaldia izango da larunbatean

Zarauzko Hitza

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainaren barruan, ekitaldia egingo du EH Bilduk larunbatean, Torre Luzea parkean. 12:30ean hasiko da ekitaldia, eta hitza hartuko dute Mertxe Aizpurua Espainiako Parlamentuko diputatuak, eta Nerea Kortajarena Legebiltzarrerako Gipuzkoako hautagaiak.

EH Bilduk nabarmendu du ekitaldia egingo dutela beharrezko segurtasun neurriak hartuta, eta herritarrak bertaratzera animatu ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide