Txakurren aisialdirako eremua egokituko dute Frantzeskua zubiaren alboan

Zarauzko Hitza 2020ko uztailaren 1a

Xabier Txurruka alkateak bere Facebook kontuan azaldu du txakurren aisialdirako eremu berria egiteko asmotan dela udala.

Azaldu duenez, Frantzeskuako zubiaren lanak amaitzen dituztenean, "txakurrak aske paseatu ahal izateko" gune berri bat prestatuko du udalak.

Gune hori Zubi berriaren alboan egokituko dute, AP-8 autobidearen eta Iñurritza errekaren artean dagoen eremuan, argazkian ikusten den moduan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide