Biotopora irteera egin zuten hainbat herritarrek igandean

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 29a

Arkamurka natura taldeak antolatuta, irteera egin zuten joan den igandean Iñurritza biotopora. Segurtasun neurriak hartuta, hainbat herritar elkartu ziren ibilaldiaz gozatzeko asmotan. 

Koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean, Arkamurka natura taldeak Iñurritza biotopora joateko irteera antolatu zuen joan den igandean. Irteeraren helburua Irita hezeguneko naturalizazioaren jarraipenaren azalpenak ematea eta Iñurritza biotopoko biodibertsitateaz gozatzea izan zen, eta hainbat herritarrek parte hartu zuten txangoan. 

(Argazkiak: Arkamurka natura taldea)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide