Bertsoa: 'Asmakizuna V (Jarraitu Kezkak Bideratzen)'

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 22a

Inaxio Uria 'Isasti'-k laugarren bertso-asmakizuna bidali du HITZAra, Habanera doinuan sortua.

Aitona ihesi joan zen
Boterea utzi ta kito!!
Atzerrian jaio zinen
Hurrekoentzat Juanito
Ikasketa garaietan
omen zinen txoropito
Gerora bihurturikan
gailegoan akolito
Zure menpean hartuaz
zibil eta ejerzito
Emakume anitzekin
sexualdia zen mito
Diru pilatze itzela
tranpaz.Ez al da delito?
Zuk jokaera maltzurra
ordaindu ba emerito!!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide