Uztailean ere elkarretaratzeekin jarraituko dute jubilatu eta pentsiodunek

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 21a

Duela hiru aste ekin zieten berriro ere pentsio duinen aldeko asteleheneroko elkarretaratzeei. Joan den astelehenean Lege Zaharren Enparantzan bildu ziren pentsiodunek bozketa bidez hala erabakita, uztailean ere jarraitu egingo dute asteleheneroko hitzorduarekin, baldin eta jaieguna ez bada.

Bihar izango dute hurrengo hitzordua gutxieneko 1.080 euroko pentsioa aldarrikatzen jarraitzeko. Ohi bezala, dei egin diete herritarrei 12:00etan Lege Zaharren Enparantzara bertaratzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide