Bideoa: Ikasgelak irekita, normaltasuna berreskuratzen ari da Zarauzko liburutegia

Mireia Galarza

Beste hainbat eraikin publiko bezala, itxita mantendu dira hainbat astez Azpeitiko eta Zarauzko liburutegiak. Babes neurri guztiak hartuta, ikasgelak ireki dituzte aste honetan. Beatriz Aranbarri eta Idoia Etxebarria, hurrenez hurren, Azpeitiko eta Zarauzko liburutegietako langileak dira, eta erabiltzaileek, pixkanaka-pixkanaka, baina ondo erantzun dutela diote. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide