Udako ordutegiari helduko dio hiribusak larunbatean

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 16a

Zarauzko Hiribusak udako ordutegiarekin ekingo dio larunbatean, eta kanpinerako zerbitzua emango du egunero. Astean zehar 3. linea eta asteburuan linea mistoak eskainiko ditu, hain justu ere. Hiribusaren webgunean kontsultatu daitezke ordutegi orokorrak eta planoak.

Edukierari dagokionez, momentuz ez da aldaketarik izango. Osasun agintariek emandako neurriak jarraitzen dira, eta hiribusa 15 pertsonetara mugatuta dago.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide