Bilgune Feministaren 'Ahotsak erdigunera' mahai ingurua ostegunean, Erlon

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 16a

Zarauzko Bilgune Feministak Ahotsak erdigunera mahai ingurua antolatu du, Erlo Telebistarekin elkarlanean. Kontakizun kolektibo bat osatzea da asmoa, eta horretara hiru lagun ariko dira solasean: Ana Galarraga, Saioa Iraola eta Aitziber Sarobe.

"Ezohiko egoera da indarrean dagoena, orain arteko ustezko normaltasuna hankaz gora jarri da eta agerian geratu da kapitalismo patriarkala. COVID-19az asko hitz egin da, baina, beharbada, ez askotariko ikuspegi edo ahotsei bide emateko", nabarmendu dute Bilgunetik.

Mahai ingurua Erlo Telebistak emango du ostegun honetan, 22:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide