Hasiera batean, ekainaren 14a jarri zuten Basarri Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko azken eguntzat, baina epea astebete zabaltzea erabaki du Kultura Sailak. Hala, igandean, ekainak 21, itxiko dute lanak jasotzeko epea. Alarma egoeragatik hartutako neurriak direla eta, lanak posta elektronikoz bakarrik jasoko dituzte, kultura@zarautz.eus helbidean.
Bestetik, Kultura Sailak azaldu du oinarrietan aldaketak daudela. Esaterako, aurten, egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Eta, esan bezala, lanak soilik korreo elektronikoz aurkeztu ahalko dira. Hauek dira oinarri berriak.
Sari banaketa uztailean egingo dute, Motxian bertso eskolak antolatzen duen Bertso Astearen barruan.