Eduki babestua

Zure etxerako, Dekoab

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 15a

Agustin Berazadi eta Karmentxu Otamendik 20 urtetik gorako esperientzia dute dekorazioaren eta interiorismoaren munduan. Urte askoan elkarlanean aritu dira, eta abuztutik denda berria dute elkarrekin, Zarauzko Zigordia kaleko 37.zenbakian.

Dekoab dendak ondo islatzen du eskaintzeko dutena: etxe bakoitzari nortasun eta estilo propioa emateko altzari eta osagarri bereziak, eta etxea goxatzeko hain beharrezkoak diren alfonbra eta oihal eskaintza zabala. Terrakotazkoak diruditen zementuzko jarroiak, zaharberritutako mahaitxoak, Zarauzko artisten margolan eta eskulturak, eta kalitate eta estilo handieneko armairu, sofa eta bestelako altzariak. Horixe aurkituko du dendara gerturatzen denak.

Urteetako esperientzia eta gustu ona dituzte Agustinek eta Karmentxuk, eta ederki nabari da egin dituzten hamaika proiektutan (decoradoreszarautz.net webgunean ikusgai). Hasi egongela bat dekoratzetik, jarraitu sukalde bat eraberritzetik, eta etxe osoa eraberritu eta azken xehetasuneraino dekoratzera arte, bezeroak ziurtatuta du emaitza ikusgarria eta bakarra. Bezero bakoitzaren beharretara eta estilora egokitzen dira Dekoaben, eta bakoitzak irudika dezakeen etxe atsegin eta ederrena sortzen lagunduko dizute.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide