Zabalik dago Zarautz Abesbatzan matrikulatzeko epea

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 15a

Datorren ikasturtean Txinpirin, Zarautz Txiki edo Zarautz Abesbatzan kantuan aritu nahi dutenentzat martxan da izen-ematea.

Azken hilabeteetako etenaren ostean, martxan dira berriro ere Zarautz Abesbatzako kideak. Datorren ikasturtera begira jarri dira, eta dagoeneko zabalik dago matrikulatzeko aukera Txinpirenen, Zarautz Txikin edo Zarautz Abesbatzan kantatu nahi duten herritarrentzat.

Zazpi urtetik hamar urtera bitarteko haurrek eman dezakete izena Txinpirinen. Alegia, LHko 2. mailatik 5. mailara bitartean ikasten dihardutenek. Entseguak ostiraletan izan ohi dira, 18:00etatik 19:00etara.

Zarautz Txikin, 11 urtetik hemezortzi urtera bitarteko gaztetxoek abesten dute. Bertan izena eman dezakete LHko 5. mailatik gorakoek, eta entseguak astelehen eta asteazkenetan izaten dira, 19:00etatik 20:00etara.

Hemezortzi urtetik gorakoek, berriz, Zarautz Abesbatzan eman dezakete izena. Horiek astearte eta ostegunetan entseatzen dute, 21:00etatik 22:30era.

Jakitera eman dutenez, interesdunek abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera mezu bat idatzi behar dute, eta bertan izen-abizenak eta telefono zenbakia adierazi, ondoren harremanetan jarri ahal izateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide