Iritzia: "Urduri"

Andoni Egaña 2020ko ekainaren 14a

Andoni Egañak iritzi artikulua idatzi du Berria egunkariko Hitz Etzanak atalerako.

Ez dakit txisteak ze hondo zuen, baina bazuen hondoren bat. Ez dakit zen askojakinen erretolikari buruzko sator-kritika, zientziaren zailtasunaren inguruko ikasgaia edo misterioa gizendu, entzuleak adi-adi ipini eta huskeria batez amaitzeak kontalariari ematen dion plazer hutsa. Ez dakit. Nik entzun nuenean zerbait eragin zidan eta betiko lagunartean kontatzen hasi nintzen ardoz blaituriko afari baten ostean

«Badakizue nola bereizten den apo bat arra edo emea den? Hankaz gora jarri behar da lehenbizi; menda-belarrez igurtzi behar zaio burugaina gero; azkenik, hatzaz sabel inguruan mugimendu zirkular leun-leunak egin behar zaizkio…»

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide