Jira-Bira txirrindulari taldeak pandemiaren biktimei babesa agertzeko zeharkaldia egin du

Zarauzko hitza 2020ko ekainaren 13a

Zurekin Ostalari elkarteak eta Orioko emakumezkoen traineruak babesa agertu diote Jira-Bira elkarteari.

Gaur goizean abiatu du Jira-Bira taldeak COVID-19a izan dutenak eta haren eraginez hil direnak omentzeko ibilbidea. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetatik igaro eta Arantzazuko Santutegian amaituko dute bidea arratsaldean, eta bertan Amabirjinari eskaintza egingo diote.

Dena dela, bidean ez dira bakarrik egon, hainbat lagunen babesa jaso baitute. Orion esaterako, herriko emakumezkoen traineruak arraunak igo ditu txirrindulariak, Oria ibaia zeharkatzen duen zubitik pasa direnean. Bestetik, Zarautzen, Zurekin Ostalari Elkarteko lagunak izan dituzte zain bide bazterrean, animoak emateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide