Oraintsu Gilles de Rais eleberri laburra argitaratu badu, gaur goizean beste lan berri bat aurkeztu du Anjel Lertxundik. Honako honek Haltzaren muinoa izenburua darama, Elkar argitaletxearen eskutik dator, eta gaztetxoei zuzenduta dago. Istorio xumea da, itxuraz, baina irakasgai asko gordetzen dituena bere baitan. Liburua Antton Olariagaren irudiekin ilustratuta dago.