Gaurtik hasi eta uztailaren 15a bitartean, Ainara Garcia argazkilari hernaniarraren Naturari begiradak erakusketa izango da ikusgai Lukas ardotegian. Garciak naturako argazkiak paratu ditu gehienbat, nahiz eta erretraturen bat ere topa daiteken. Euskal Herriko urtaroetan bidaia bat egitera gonbidatzen du erakusketak; sasoien arabera, gainera, kolore degradazioak antzemango ditu ikusleak argazki batetik bestera.