Pandemiaren biktimak omenduko dituzte Jira-Birako txirrindulariek

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 10a

Jira-Bira-Grupo Eulen taldeko txirrindulariak.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugak zeharkatzea posible dela baliatuta, ibilbide berezia egingo du Jira-Bira taldeak larunbatean.

Larunbat honetan COVID-19a izan dutenak eta haren eraginez hil direnak omenduko dituzte Jira-Bira taldeko txirrindulariek. Bizikleta ibilbidea egingo dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetatik igarota, eta Arantzazuko Santutegian amaituko dute bidea. Bertan, Amabirjinari eskaintza egingo diote.

08:30ean abiatuko dira txirrindulariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzatik, eta bi taldetan banatuko dira aurrerago: talde bat Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara joango da eta bestea Arabako Foru Aldundiarenera. Ondoren, bi taldeak Arantzazurantz joko dute; 17:00ak inguruan iristea dute aurreikusita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide