Bertsoa: 'Asmakizuna IV (Egoera Tamalgarria Benetan)'

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 10a

Inaxio Uria 'Isasti'-k laugarren bertso-asmakizuna bidali du HITZAra, Habanera doinuan sortua honakoa ere.

Zu izan zinen herrira
gerturatu zen lehena
Lagungarri gertatu zen
jarri zenuen kemena
Gerora zure kide bat
sorreraz erdaldun zena
gure bizitzan sartu zen
eta horren ondorena
zuretzako bihurtu zen
kaltegarria, ze pena!
Hasierako zirrara
ahultzen joan zen dena
Zentzu eskaseko gaiak
Sarri errepikapena
Bide horretan galduaz
herritarren hobespena

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide