Lou Topet eta Xentimorik Gabe Donostia Kulturaren programazioan

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 9a

Donostia Kulturak ostiral honetan berrekingo dio bere programazioari. Xentimorik Gabe taldeak Gu primer! antzezlana taularatuko du asteburuan, Antzoki Zaharrean. Egoitz Lasak eta Ramon Agirrek idatzitako lana da, eta Agirre bera, Nerea Gorriti eta Inazio Tolosa dira obrako aktoreak. Hilaren 28an, berriz, Lou Topet musika taldea ariko da zuzenean Viktoria Eugenian, Joseba Irazokik lagunduta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide