-1-
Azken boladan erietxeak
guztion ahotan dira
Koronabirus izurritean
eraginaren harira
Etengabeko albiste sorta
heldu ohi da herrira
Gehienetan triste antzekoak
Batzuk atseginak,tira!!
Bat iritsi zait. Hobe guztiak
horrelakoak balira!!
-2-
Erietxeko gela batean
banaturik bi ohetan
Adinez goreneko bi gizon
gaixo larriak benetan
Bat leihotikan hurre zegoen
ta kokagune horretan
kanpora begira jarririkan
eguerdiz ordubietan
han inguruko berri emanaz
albokoan mesedetan
-3-
Eguraldia aipatzen zuen
eta horrekin batera
ibaia eta mendi tontorrak
gehi kaio ta hegabera
Gelakidea gora begira
geldirik, tinko jarrera
hori entzunaz pozik jartzen zen
Beraz horren arabera
beti irrikaz itxaro zuen
eguneroko aukera
-4-
Baina tamalez egun batean
gertatu zen zoritxarra
Leiho ondoko eria hil zen
Berak zuen poz bakarra!!
Une batean sortu araziz
atsekabe ta negarra
Honek orduan erizainari
Hor eskakizun azkarra
Bere ohea leiho ondoan
jartzeko zuen beharra
-5-
Onartu eta aldatu zuten
aise leihoan ondora
ta berehala saiatu ere
nekez behatuz kanpora
Baina alperrikako zen soa
gora,bera ta albora
Han ikusten zen gauza bakarra
nahiz eta pasa denbora
Horma zuri bat dena estaliz
Berari sortuz aztora
-6-
Hau ikusiaz erizainari
azalduaz harridura
galdetu zion aurrekoaren
asmaketa al zen hura
Horixe noski, erantzun zion
Erabateko itxura!!
Kontu izanik itsua zela
Beregain hartuz ardura
Lortu zuela une hoietan
Besteentzako onura