Pentsiodun eta jubilatuen mobilizazioa izango da datorren astelehenean ere

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 5a

Zarauzko Pentsiodun eta Jubilatuen Plataformako kideek asteroko elkarretaratzea egingo dute Lege Zaharren Enparantzan, ohi bezala, 12:00etan. Irmo eusten diete beren aldarriei.

Mobilizazioen garrantzia azpimarratu dute pentsiodunek, eta gogorarazi dute zeintzuk diren beren eskaerak: 1.080 euroko gutxieneko soldata, zahar-egoitza publikoak, osasungintzan inbertsio gehiago, gutxieneko 1.200 euroko soldata, genero arrakala ezabatzea, eta %100a alarguntasunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide