Udaberri Morea ekimenaren barruan, Mireia Delgado Expositoren ipuin kontaketa izango da gaur

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 4a

Hiru saio prestatu dituzte Udaberri Morerako Zarauzko Bilgune Feministako kideek. Gaur helduentzako ipuin kontaketa ikusi eta entzuteko aukera izango da, sarean.

Zarauzko Bilgune Feministak antolatutako Udaberri Moreko bigarren hitzordua izango da gaur, sarean. Ez dugu normaltasunik nahi lelopean, Kontatu ez dizkidaten ipuinak saioa gidatuko du Mireia Delgado Expositok. 18:00etan hasiko da saioa, eta zuzenean jarraitzeko aukera izango da, lotura honetan klikatuta.

Hirugarren eta azken saioa hilaren 22an egingo dute, maitasunaren inguruko eztabaida feminista Brigitte Vasalloren eta Adriana Royorren artean, hain zuen ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide