Alarma egoera ekainaren 21era arte luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak

Zarauzko hitza 2020ko eka. 3a, 19:48

Aldeko 177 botorekin onartu dute larrialdi egoeraren seigarren luzapena. Azaldu dutenaren arabera, azkena izatea aurreikusten da.

Larrialdi egoera ekainaren 21 arte luzatzea onartu berri du Espainiako Gobernuak, aldeko 177 botorekin. Saioan zehar eztabaida giro gogorra izan dute alderdi nagusietako ordezkariek, eta azken osoko bilkuretan ohikoa bihurtu den bezala, tentsio une ugari izan da.

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak "okerrena" igaro dela adierazi du saioan egin duen lehen hitzartzean, arinaldi fasearen balorazio ona egitearekin batera. Itxialdiko arinaldiaren hirugarren faseari ere egin dio erreferentzia, fase horretako erabakiak autonomia erkidegoetako presidenteen esku egingo direla nabarmenduz.

Alarma egoeraren seigarren luzapena da onartu dutena, eta azkena izango dela aurreikusten dute. PSOE eta Unidas Podemosen baiezkoarekin ez ezik, EAJren eta Ciudadanosen babesarekin eta ERCren abstentzioarekin onartu da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide