Uda sasoiari begira, urtero bezala, udalak garbiketa zerbitzua indartuko du irailaren 30a bitartean. Aurten, COVID-19aren ondorioz, are gehiago indartuko duela nabarmendu du Iban San Martin Herrilan zinegotziak "Egungo egoeran, argi daukagu herriko bazterrak ondo desinfektatzea oso garrantzitsua dela.
Alde batetik, astean bitan, herriko edukiontzi guztiak desinfektatuko dituzte ura eta xaboiarekin. Baita malekoiko hiri altzariak –besteak beste, banku eta zaborrontziak– ere. Bestalde, Zarauzko errepideak eta bide bazterrak desinfektatzeko, zisterna-kamioia eta baldeatzailea erabiliko dira egunero. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzako garbiketa eramango du aurrera irailaren 30a bitartean.