Uztailaren 1etik aurrera, marea behean dagoenean, gehienez, 8.000 bainularik egon ahal izango dute hondartzan, eta marea goian denean, berriz, 4.000k. Alkateak "bainulari" hitza erabili du zehazki, beraz, oraingoz ezin da jakin surflariak edo bestelako kirolen bat egitera doazenak kopuru horien barruan sartzen ote diren. Bestalde, oraindik zehazteke dago marea gora doan heinean edukiera erdira murrizteko prozesua nolakoa izango den.