Martxan dira berriz administrazio prozesuen epeak

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 2a

COVID 19agatik hartutako neurri zorrotzen ondorioz, martxoaren 14tk aurrera etenda geratu ziren toki erakundeetako prozedura administratibo guztiak, zerga prozeduren izapideak izan ezik; baita Zarauzko Udalekoak ere.

Alarma egoerak indarrean badirau ere, udalak jakinarazi du atzotik, ekainaren 1etik, berriz hasi direla prozedura administratiboen epeak edo, hala badagokio, berrabiarazi direla.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide