Aste honetan bukatzen da Musika Eskolako aurrematrikulazioa

Zarauzko Hitza 2020ko ekainaren 1a

Musika eskolako ikasleen emanaldi bat.

Ostiral honetan bukatuko da Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako 2020-2021 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea. Horretarako bi bide daude: bata, musika eskolako webgunearen bidez, eta bestea, imanolurbietazme@gmail.com posta elektronikora idatzita.​

Musika eskolan lau urtetik aurrerako ikasleek eman dezakete izena, eta ondoko ikastaroak eskaintzen dituzte: musika tailerra, hizkuntza musikala (txikiak eta helduak) musikoterapia, hamalau musika tresna (biolina, biolontxeloa, bonbardinoa, zeharkako flauta, gitarra, klarinetea, perkusioa, pianoa, saxofoia, txistua, trikitixa, tronboia, tronpa, tronpeta) eta taldeak (konboa, klasikoa eta txistu taldea).

Informazio gehiagorako, 943-50 65 89  telefono zenbakira dei daiteke, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 10:00etatik 12:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide