Ohiko ordutegira itzuliko da Correoseko bulegoa bihartik aurrera

Zarauzko Hitza 2020ko maiatzaren 31

Azken asteetan ez bezala, bihartik aurrera arratsaldeetan eta zapatuetan ere irekita egongo da bulegoa. Horrez gain, hainbat herritan leihatila bereziak ezarriko dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko.

Correosek ordutegi murriztua izan du azken asteetan COVID-19 gaitza dela eta, baina bihartik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko dute Zarauzko bulegoan eta beste hainbatetan. Beraz, 08:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik bulegoa; zapatuetan, aldiz, 09:30etik 13:00etara izango da Correosen ordutegia.

Erakundeak adierazi duenez, bulegoetako ordutegia zabaltzearen arrazoia izan da uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa ematea erraztea. Gainera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat bulegotan leihatila bereziak ezarriko dituzte posta bidezko botoa emateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide