Bertsoa: 'Asmakizuna III (Esanahiak Aztertzen Jarrai)'

Zarauzko Hitza 2020ko maiatzaren 30a

Inaxio 'Isasti'-k bere hirugarren bertso-asmakizuna bidali du HITZAra, Habanera doinuan sortua honakoa ere.

Sortzailea bizkaitarra
zenez. Nozki, okarana!!
Ikurran ezaugarriak
hemen doaz banan bana
Oinarrizko gorriaz gain
ixa orlegi etzana
Amaitzeko gurutzea
txuri, nabarmentzen dana
Korta urtsuak goibelki
aurkezten du bere plana
Baratz zahar eta soilak du
hitzen jario andana
Aspaldi ezkutuan da
sagastikoa den ana
Lehendakari ohian dantza
emerik gabeko klana

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide