EUDEL Euskal Udalerrien Elkarteak deituta, bat egin du Zarauzko Udalak gaur COVID-19aren biktimen oroimenezko minutu bateko isilunea egiteko deialdiarekin. Udal zinegotziek udaletxe kanpoan egin dute elkarretaratze isila, eta gaur hasita, hamar eguneko dolua ezarri du udalak. Hori dela eta, haga erdian jarri du bandera alkateak.