Eider Otxoa dolu terapeutaren hitzaldia bihar

Zarauzko Hitza 2020ko maiatzaren 25a

Zarautz Herri Zaintzailea taldeak antolatuta, Eider Otxoa dolu terapeuta profesionalak hitzaldia eskainiko du bihar, zoom plataformaren bidez, pandemia garaiko dolu perinatalaz. Dolu perinatalaren kasuan, gainera, gizartean ikusezina eta sarritan isilpean eta bakardadean eraman ohi den prozesua da.

18:00etan hasiko da hitzaldia eta doakoa izango da, baina aurrez izena ematea derrigorra da zarautzherrizaintzailea@gmail.com helbidera mezua idatzita. Hitzaldiko hizkuntza entzuleen araberakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide