Jubilatu eta pentsionistek elkarretaratzeekin jarraituko dute

Zarauzko Hitza 2020ko maiatzaren 24a

COVID-19ak eragindako etenaldiaren ostean, pentsio duinen aldeko mobilizazioak berrartu dituzte Zarautzen ere. Aurreko astelehenean egin zuten lehena, eta bihar ere Lege Zaharren Enparantzan izango dira, bi metroko segurtasun distantzia mantenduta eta bestelako neurriak hartuta.

11:30ean hasiko da protesta, eta dei egin diete herritarrei bertaratzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide