Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era egongo dira ikusgai. Aurrez aurre galdetzeko aurretik ordua eskatu beharko da, 943-89 09 90 telefono zenbakira deituta.
Erreklamatzeko indarrean dagoen NANa edo pasaportea aurkeztu beharko dira. 2020ko otsailaren 27a bitartean Zarautzen erroldatutakoak agertzen dira zerrenda horietan. Bide batez, bozkatzeko mahaien kokapena eta egoitzak kontsultatzeko aukera ere izango da.